Ir al contenido principal
Ir a menú accesibilidad
Abanca
Partikularrak Enpresak Banka Pertsonala Bezeroarentzako arreta
EU
ES
GL
CA
Bulegoak Egin zaitez bezero Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zuretzat
  • Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Autonomoak eta profesionalak
  • Negozioak
  • ABANCA Nekazaritza
  • ABANCA Itsasoa
  • Produktu guztiak
  • Bezeroarentzako arreta
  • Ohiko galderak
  • Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Español
  • En galego
  • En català
Autonomoak eta profesionalak
Negozioak
ABANCA Nekazaritza
ABANCA Itsasoa
Itzuli laguntza

Txartelak

Txartelak

  • Interneten erosketak egiteko txartel birtual baten inguruan hitz egin didate, zer da hori zehazki?

    Internet bidez erostean zure txarteleko datuak eman nahi ez badituzu, txartel birtuala da aukerarik onena.

    Nahi adina txartel birtual sor ditzakezu, doan, zure banka elektronikoaren edo banka mugikorraren bidez. 1 edo 2 hilabeteko iraungitze-data jar diezaiekezu, eta zenbat diru edukiko duzun eskuragarri, berehalako erosketak egiteko. Muga hori jaitsi dezakezu, eta txartela deuseztatu ere, gehiago erabili behar ez baduzu.

    Ordainketa egiteko, hiru datu sartu behar dituzu: txartel birtualaren zenbakia, iraungitze-data eta txartelarekin batera emango dizugun CVV zenbakia (Txartelaren Egiaztapen Balioa).

    Txartel birtuala benetako txartel bati lotuta dago, eta txartel horretan daukazun saldo erabilgarria baino ezingo duzu erabili. Txartel horren mugimenduetan ikusiko dituzu, beraz, txartel birtualarekin egindako erosketak.

    Gogoan izan ezingo duzula txartel birtual bat erabili, baldin eta jatorrizko txartel fisikoa
    iraungita badago edo dagoeneko txartel berria aktibatu baduzu, iraungitakoaren ordez.
    Txartel birtualak unean bertan eta erosketa bakar bat egiteko erabiltzea gomendatzen
    dizugu.

    Txartel birtualei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu gure blogean.Beste webgune batera birbideratuko zara

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#229
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Kontakturik gabeko nire txartela ez dabil, zer egingo dut?

    Kontakturik gabeko txartelarekin 50 eurotik beherako erosketak, hau da, PIN kodea sartu gabe egitekoak, kopuru jakin bat duzu soilik. Segurtasunagatik, behin muga horretara iritsita, ordainketak errorea emango dizu.

    Hori gertatzen baldin bazaizu, txartela terminalaren zirrikituan sartu eta PIN kodea sartu baino ez duzu egin behar. Horrela, kontagailua zeroan ipiniko da.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#399
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola areagotu dezaket kutxazainetik atera dezakedan diru kopurua?

    Modu hauek dituzu kutxazainetik atera dezakezun diruaren muga areagotu edo murrizteko: 

    • ABANCAKO zure aplikazioan, sartu 'Txartelak’ erlaitzean, txartela hautatu eta doikuntzetan sartu (goran dagoen horzdun gurpilaren irudia) muga aldatzeko.
    • Zure banku elektronikoan ere txartelean sartu eta 'Mugak aldatu’ menuan klik egin behar duzu. 
    • Zure enpresen banku elektronikoan, 'Txartelak/Komertzioak' > 'Mugen aldaketa’ aukeran. 
    • Edo telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 179 600 telefono-zenbakira deituz (edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu), astelehenetik ostiralera 08:00 - 22:00 bitartetan.

    Gainera, gogoan izan muga alda dezakezula baita komertzioetan eta Internet bidez ordainketak egiteko ere.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#183
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola egin dezaket diru-sarrera bat kutxazain batean?
    Eragiketa berean 40 billete sar ditzakezu gehienez (ez dira monetak onartzen). Gainera, gure kutxazain berrietan zenbatekoa berehala izango da erabilgarri.  Litekeena da kutxazain automatiko batzuetan zenbatekoa berehala erabilgarri ez izatea.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#184
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola itzul edo ezezta dezaket txartelarekin egindako ordainketa bat?

    Saltoki batean (fisikoan zein elektronikoan) erosketa egin baduzu eta bertan behera utzi behar baduzu, saltokiak berak atzera egiteko aukera izan beharko luke. 

    Eragiketa identifikatzen ez baduzu, itzali txartela Banku Mugikorraren bidez, bidali mezu elektroniko bat tuseguridad@abanca.com helbidera edo jarraitu agindu hauei erreklamazioaren tramitea hasteko.

     

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#187
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Erabil dezaket kreditu-txartel bat dirua nire enpresako kontu batera pasatzeko?
    Uneren batean zure negozioko kontuko saldoa areagotzea behar baldin baduzu, intsualdaketa bat egin dezakezu zure kreditu-txarteletik oso modu errazean (kontuan izan komisio bat ordainduko duzula, zure kreditu-txartelarekin kutxazain batean dirua ateratzen baldin baduzu ordainduko duzu berdina). Oso erraza da: zure enpresetarako banku elektronikoan, hautatu ‘Txartelak/ Komertzioak > Txartelak> Intsualdaketa kontura’ aukera. Hautatu kargua zein txarteletan egin nahi duzun, dirua zein kontura bidali nahi duzun eta zenbatekoa aukeratu, eta kito.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#354
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Bana ditzaket kreditu-txartelak nire langileen artean?

    Bai, Business ABANCA txartelarekin nahi adina txartel entrega ditzakezu. Zure enpresak, txartelen titularra baita, kreditu orokorra hala behar duten langileen artean banatu ahalko du. Zuk erabakiko duzu zenbaterainoko kreditua banatu haien aretan.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#84
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Langile ezberdinen txarteletarako kreditu-muga ezberdinak eska ditzaket?

    Bai. Enpresak langile bakoitzari esleitu nahi dion muga hautatzen du, baina guztien artean ezingo dute atera zure enpresak duen kreditu orokorretik gorako kopururik.

    Langile bakoitzarentzat hilean muga ezberdinak finka ditzakezu, baina eguneroko mugak ere finka ditzakezu, hilean zehar guztira ateratakoa ez ezik, egunez eguneko eragiketetan ateratakoa ere kontrolatzeko.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#85
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Pertsonaliza dezaket txartela nire enpresaren logotipoarekin?

    10 txartel baino gehiago kontratatzen baldin badituzu, zure enpresaren logotipoarekin pertsonalizatzeaz gain, pertsonalizazio hori doan aterako zaizu.

    Logotipoa pertsonaliza dezakezu eta baita hondoko kolorea ere, zure enpresaren elementu bereizgarri modura. Horrela, kreditu-txartela zure sinadura promozionatzeko elementu bat gehiago izango da.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#86
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Eta nire langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, zein arrisku izango du enpresak?

    Beste edozein txartelekin gertatzen den modura, zure langileetako bati txartela lapurtzen baldin badiote, edo besterik gabe, galdu egiten baldin badu, lehenbailehen jakinarazi beharko duzu, txartela ezeztatu eta blokea dadin.

    Business Txartel bat galdu dela edo lapurtu dutela jakinarazteko, 981 910 522 telefono-zenbakira dei dezakezu (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira atzerritik deitzen bagaituzu) edo, bestela, gertuen duzun ABANCAKO bulegora joan zaitezke. Jakinarazten duzun unetik aurrera ez duzu inolako erantzukizunik izango txartelen karga ditzaketen gastuen gainean.

    Berrikusi zure txarteleko mugimenduak eta zuk egin ez duzun mugimenduren bat hautematen baldin baduzu, erosketa horien zenbatekoa itzultzeko eska dezakezu webgune honetan bertan. 

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#87
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer egin behar dut nire txartelean edo nire kontuan nik egin ez ditudan eragiketak agertzen badira?

    Txartelaren mugimenduetan zuk ezagutzen ez dituzun eragiketak detektatzen badituzu, berehalako neurriak har ditzakezu transakzio gehiago prebenitzeko. Txartela itzali beharko duzu app mugikorraren edo banka elektronikoaren bidez, etorkizunean harekin egin litezkeen eragiketak blokeatzeko. 

    Garrantzitsua da kontuan hartzea erosketa batzuek luze jo dezaketela prozesatzen, eta, horregatik, begiratu ezazu ea ezagutu ez dituzun horiek oraindik islatu gabeko eragiketa legitimoak diren. 

    Transakzioren bat zurea ez dela baieztatzen baduzu, urrats hauek egin ditzakezu zure aplikazio mugikorraren bidez, guri gorabeheraren berri emateko:

    • Hautatu ezagutzen ez duzun mugimendua (bat edo batzuk) 
    • Adierazi gorabeheraren arrazoia
    • Sinatu gorabeheraren dokumentua 

    Urrats horiek egin ondoren, itzulketa lortzeko behar diren izapideak egingo ditugu, eta horren berri emango dizugu. 

    Ezin baduzu zure app-a erabili, dei iezaguzu ahalik eta azkarren 900 815 525 zenbakira (edo +34 981 910 525 zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), guk egin beharreko kudeaketa guztiak egin ditzagun.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#537
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola funtzionatzen du Via - T izenekoak?
    VIA –T Teleordainketa ibilgailuen haizetakoan ipintzen den gailu elektroniko bat da, ordainsari-autopistetan automatikoki igarotzeko aukera ematen duena, ordaintzeko eremuan geratzeko beharrik gabe.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#166
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola erregulariza ditzaket ez-ordaintzeak nire kontu, txartel edo maileguetan?

    Zure zorraren ordainketa osoa edo partziala egin ahal izango duzu bide hauek erabiliz: 

    • ABANCAko aplikazioa edo banka elektronikoa, karguak egiten dizkizugun kontura funtsak transferituz;
    • hurbilen duzun kutxazain edo bulegoa;
    • 900 81 58 58 telefonoa. 
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#553
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zein kanbio-tasa erabiltzen da atzerriko monetan egindako operazioetan? Komisiorik aplikatzen da?

    Zure txartelarekin euroa ez den beste moneta bat erabiliz erosketa bat egin edo kutxazain batean dirua ateratzen duzunean, eragiketan erabilitako monetaren balioa eurotara bihurtzen da.

    Bihurketa zure txartelaren markak zehaztuko du, Visak edo Mastercard-ek, azken bankuaren eta ABANCAren arteko operazioa likidatzen den egunean. Baliteke egun hori eta zuk eragiketa egin duzun eguna bat ez etortzea, herrialdearen, merkataritzaren, beste bankuaren... arabera eta ez dago aurrez jakiteko modurik.

    Bihurketaren gutxi gorabeherako bat izan dezazun, dibisa kalkulagailuBeste webgune batera birbideratuko zara bat prestatu dugu, data jakin batean zure ABANCA txartelarekin  atzerriko moneta bat erabiliz ordaintzen duzunean aplikatzen den kanbio-tasa ezagutu dezazun. Kalkulagailuak egun eta moneta horietarako guk esakintzen dizugun tipoaren eta Europako Banku Zentralak (EBZ) eskaintzen duen tipoaren arteko aldea erakutsiko dizu, ehunekotan. Zenbaitetan ezin izango dizugu informazio hori eman, EBZak ez baitu ematen moneta guztien bihurketa-informazioa. Gainera, baliteke zure txartelak dibisa aldaketagatik komisioa izatea, kontratuan zehaztutakoaren arabera. Zure kasua bada, kalkulagailuak hori ere azalduko dizu. 

    Kontuan izan beste moneta bat erabiltzen duten atzerriko herrialdeetako kutxazain batzuek aukera eman diezazuketela eragiketa zuzenean eurotan egiteko. Kasu horretan, kanbio-tasa kutxazain horrek berak ezartzen du eta, beraz, ABANCAk ez du parte hartzen eta ez du erantzukizunik horretan. Kutxazain horrek erabiliko duen kanbio-tasaren berri eman beharko lizuke. Eragiketa hauek zuzenean eurotan egingo dira eta, ondorioz, ez zaizu txartelak izan dezakeen dibisak aldatzeagatiko komisiorik aplikatuko. Hala ere, kontuan izan behar duzu, agian, eskaintzen dizuten kanbio-tasa ABANCAk eskaintzen dizuna baino okerragoa dela.


     

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#556
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zenbat denbora behar duzue txartel berri bat bidaltzeko?

    Txartel berria bost eta zazpi lanegun arteko epean jasoko duzu, gutxi gorabehera. Epea bera da bulegoan jasotzea nahiz posta bidez etxean jasotzea aukeratzen baduzu.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#97
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer dira txartel baten gastu-mugak?

    Segurtasun-arrazoiak direla eta, txartel guztiek dute eragiketa bakarrean gastatu edo kutxazainetik atera dezakezun gehienezko diru-kopuru bat. Horri txartelaren gastu-muga esaten zaio. Muga hori gainditzen duen erosketaren bat edo diru-ateratzeren bat egiten baduzu, eragiketa ezeztatu egingo da.

    ABANCAren aplikazioaren bidez txartel bakoitzaren gastu-muga alda dezakezu Internet bidezko erosketak egiteko, denda fisikoetan erosketak egiteko edo kutxazainetan ateratzeko. Adibidez, Internet bidez gutxi erosten baduzu, Internet bidezko erosteko gastu-muga txikitu dezakezu. Hartara babestuago egongo zara txartela lapurtzen badizute. 

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#560
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zertan dautza nire kreditu txartelaren ordaintzeko moduak?

    Ordaintzeko modua da nola ordainduko diren likidazio aldi batean zure kreditu txartelarekin egindako eragiketak (aldi horiek ez dira beti berdinak: zure kontratuan dago azalduta). Ordaintzeko hainbat modu daude, eta modu horietako bakoitzak bere baldintzak ditu, kreditu txartelaren motaren arabera. Kontatuko dizugu!

    Zure txartela Visa Clásica, Business, Camara, Oro, Platinum edo kidetasuneko bat bada, edo Mastercard Clásica edo Business bat bada, ordaintzeko bide hauetako bat aukera dezakezu, zure kreditu txartelaren kontratuan erabilgarri dituzunen arabera:

    • Ordainketa osoa: likidazio aldian egin dituzun eragiketa guztiak ordainduko dituzu. Ez da inolako interesik aplikatuko, ez eta geroratze komisiorik ere.
    • Hiru hilabeterako ordainketa: likidazio aldian egindako eragiketa bakoitza hiru epe berdinetan banatuko da, eta txartelaren hurrengo hiru ordainketa egunetan ordainduko duzu. Ordaintzeko modu horrek ez du interesik, baina bai hileroko geroratze komisioa, zure kontratuaren baldintzen arabera.
    • Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
    • Ehunekotan geroratutako ordainketa: txartelaren zorretik, aukeratu duzun ehunekoa ordainduko duzu. Zehaztu duzun kopurua amortizatuko duzu gutxienez; horrela, zor txikien ordainketa mugarik gabe zatitzea saihesten da. Ehunekoa eta gutxieneko amortizazioa nahi bezala pertsonalizatu ditzakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.

    Zure txartelaren ordaintzeko modua nahi adina aldiz alda dezakezu. Ordaintzeko modua aldatzen baduzu likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioa kargatzeko dataren artean (data desberdinak baldin badira), likidazioa berriro kalkulatuko dugu, ordaintzeko modu berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.

    Zure txartela Visa Tú, Visa ABANCA Personal edo Mastercard ABANCA Privada baldin bada, zure eskura izango dituzu ordaintzeko lehen hiru modalitateak (eta ez ehunekotan geroratutako ordainketaren modalitatea ), edozein unetan zure txartelaren ordaintzeko modu lehenetsia hautatzeko. Ordaintzeko modu berria ordaintzeko modua aldatu ondoren egiten dituzun eragiketei aplikatuko zaie. 

    Txartel horietan, gainera, eragiketa espezifikoak ordaintzeko modua aldatu ahal izango duzu, aurreko hiru ordainketa modu horietako bat banaka aukeratuta. Epekako ordainketa aukeratzen baduzu, hiru hilabete ez den beste zenbaki bat aukeratu ahal izango duzu, eta epe kopuruari eta eragiketa motari dagokien komisioa aplikatuko da, zure kreditu txartelaren kontratuan zehaztutakoaren arabera.

    Zure txartela Visa Clip, Visa edo Mastercard Proyecta edo Visa CaixaPorvenir baldin bada, ordaintzeko modu bakarra izango duzu:

    • Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.

    Kasu horretan, hileko kuota finkoaren zenbatekoa nahi adina aldiz alda dezakezu, orobat. Likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioaren zordunketa dataren artean egiten baduzu, likidazioa berriro kalkulatuko dugu, hileko kuota berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#552
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer egin dezaket ABANCA kutxazainetan?

    Ohiko eragiketez gain, hala nola dirua ateratzea edo saldoa kontsultatzea, honako eragiketa hauek ere egin ditzakezu: 

    • ABANCA Cash
    • Diru-sarrerak
    • Eroskiak ordaintzea
    • ABANCA kontuen arteko transferentziak
    • Transferentziak
    • Mugikorrak kargatzea
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#577
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Nola ordaindu dezaket ordainagiri bat kutxazain batean?

    ABANCAren kutxazain gehienetan ordainagiri normalizatuak (barra-kodearekin) dirutan ordaindu ahal izango dituzu. Billeteak sartzen dituzu eta kutxazainak itzulkina emango dizu (billete eta txanponetan).

    Era berean, edozein finantza-txartelarekin ordaindu daitezke (ABANCAkoa edo beste erakunde batekoa).

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas-empresas/#578
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara

Bilatzen ari zarena ez baduzu aurkitzen...

  • bidal iezaguzu txioa @somosABANCA helbidera Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Idatzi zure galderak
  • bulegora etorri
  • ABANCA Zerbitzuen Programa
  • Merkataritza-kudeaketa eta salmenten finantzaketa
  • Aseguruak
  • ABANCA, bulegoak, ordutegiak, balioak
  • Txartelak
  • ST
  • Kontuak
  • Next Generation funtsak
  • Banka elektronikoa
Zertan lagun zaitzakegu?

ABANCAri buruz

Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
Informazio korporatiboa Beste webgune batera birbideratuko zara
Nazioarteko presentzia
Banesco Internazionala Beste webgune batera birbideratuko zara
Finantza Agenteak
Egin ezazu lan gurekin Beste webgune batera birbideratuko zara
Kontaktatu gaitzazu
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Segurtasuna

Legezko alderdiak

Pribatutasun politika
Gertu gaude
Cookien politika
Cookieak konfiguratzeko
Lege-oharra
Iragarki-taula
MIFID-en inguruko informazioa
Gainerako informazio legala

ABANCA sarearen webgune gehiago

Kontu Argiak: ABANCA bloga Beste webgune batera birbideratuko zara
Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Enpresen bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Online brokerra Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Servicios Financieros Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA AEB Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Portugal Beste webgune batera birbideratuko zara
Aukeratu etxea Beste webgune batera birbideratuko zara
Tusitiodecompras.es Beste webgune batera birbideratuko zara
Open Banking Beste webgune batera birbideratuko zara

Produktuak

Kontuak eta aurrezkia
Txartelak
Hipotekak
Maileguak
Aseguruak
Pentsio-planak
Partikularrak
Enpresak eta Autonomoak
Banka Pertsonala
Banka Pribatua
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
Logo de UNEP - Enlace a los signatarios de los Principios de Banca Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Logo de PRI - Enlace al directorio de signatarios de los Principios para la Inversión Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
©2025 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da

Testua

Kolore iragazkiak

Iragazkiak aukeratu